AmurriokoEKIN: II. Fasearen emaitzen aurkezpena

AmurriokoEKIN parte hartzeko aurrekontuen prozesuaren II. fasean, Udaleko teknikariek aurkeztutako proposamenen bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa baloratu dute. Hau da, baloratu da zein proposamen egin litekeen, beti ere prozesura bideratutako 400.000 euroko kopurua gainditzen ez bada.

Proposamen batzuk oso konplexuak dira, eta beraz, II. faserako ezarritako epeak pixka bat atzeratu dira. Baina azkenean, apirilaren 24an, arratsaldeko 18:30ean, herritar guztientzako saio irekia egingo da udaletxean eta bertan aurkeztuko dira prozesuan jarraituko duten ekimenak.

Era berean, www.amurriokoekin.eus webgunean proposamen guztien zerrenda argitaratu da, balorazio tekniko eta ekonomikoekin, herritarrek kontsulta ditzaten. Informazio gehiagorako, jar zaitezte harremanetan Parte hartze Zerbitzuarekin (partehartzea@amurrio.eus, 945 891 161).

Amurriokoekin aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan aurkeztutako proposamenak baloratzeko epearen luzapena

Une honetan, Udaleko Zerbitzu Teknikoak herritarrek aurkeztutako inbertsio-proposamenen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertzen ari dira. Martxorako amaituta egotea aurreikusten zen, baina proposamen asko egon dira eta horietako batzuk zailak dira baloratzeko; hori dela eta, epea apirilera arte atzeratzea erabaki da, balorazio eraginkor eta zehatza egin ahal izateko.

Zalantzarik izanez gero, jo Udaleko Herritarren Partaidetza Zerbitzura (945 891 161 / partehartzea@amurrio.eus).

Eskuragarri dago AmurriokoEKINen I. fasean aurkeztutako proposamenen zerrenda

AmurriokoEKINek, aurrekontu parte-hartzaileen udal-proiektuak, azaroaren 15aren eta urtarrilaren 15aren bitarteko lehenengo fasean jasotako proposamenak biltzen dituen zerrenda eman du ezagutzera.

Aurkeztutako 379 proposamenetatik, 17 prozesutik kanpo geratu dira; izan ere, ez dituzte betetzen parte hartzeko eskakizunak; alegia, Amurrion erroldatuta egotea eta 16 urte edo gehiago izatea.

Era berean, aurrera jarraituko luketen 362 proposamenetatik, 245 errepikatzen diren ideiak dira, hau da, ideia edo proposamen bera gutxienez bi aldiz aurkeztu da, eta, kasu jakin batean, ideia bera 73 aldiz aurkeztu dute pertsona desberdinek.

Kasu horietan, prozesuarekin aurrera egin eta proposamenak baloratu ahal izateko, Talde Eragilearen kontrastearekin (herritar boluntarioen taldea), errepikatzen zirenak bateratu dira; beraz, 245 ideia horiek 47 dira orain. “Errepikatzen ez diren” proposamenak ere kontuan hartuta, amaierako zerrendan 164 ideia jaso dira.

Proposamenen zerrenda gaika antolatu da; www.amurriokoEKIN.eus orrian dago eskuragarri, eta kopia bat utzi da inprimatuta horiek jasotzeko kutxak jarri ziren puntuetan.

Hirigintza eta Obrak eta Zerbitzuak arloetarako jaso da proposamen gehien: 84, guztira.

Martxoaren amaiera arte, II. fasea egingo da, eta udal-langile teknikoek jasotako proposamenen bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa balioetsiko dute.

Amurrioko herritarrek udalerria hobetzeko 379 proposamen egin dituzte

Amurriokoekin, parte hartzeko aurrekontuen udal-proiektuak ideiak jasotzeko epea itxi du. Hemendik aurrera, eta proposamenak aurkeztu dituzten pertsona guztiek baldintzak (16 urtetik gorakoa izan eta udalerrian erroldatuta egon) betetzen dituztela aztertu ostean, bigarren faseari emango zaio hasiera. Bigarren fase horretan, prozesuan planteatu diren ekimen bakoitza teknika eta ekonomia aldetik bideragarria den erabakiko da.

Fase berria modu eraginkorrean garatzeko eta ideien ebaluazioa errazagoa izan dadin, errepikatzen diren proposamen guztiak bakar batean bilduko dira.

Proposamenak biltzeko irizpidea prozesuaren jarraipen xehea egiten ari den herritar boluntarioen taldearekin adostu da.

Otsailean argitaratuko da proposamen guztien zerrenda.

Datos participación 1

 

Datos participación 2

 

AmurriokoEKIN prozesuaren I. Faseko parte-hartze datuak kontsultatu

AMURRIOKOEKIN PROIEKTUAK 100 PROPOSAMEN BAINO GEHIAGO DITU. AURKEZTU DUZU ZUREA?

Aurrekontu parte-hartzaileak osatzeko AmurriokoEKIN prozesuan 100 proposamenetik gora bildu dira proiektuaren lau faseetako lehenengoan. Udalak jarri zuen martxan AmurriokoEKIN orain dela aste batzuk, eta herritarrek ondo hartu dute proiektua, ideien ekarpenari buruzko datuetatik ondorioztatzen denez.

Proposamenak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 15a da. Hala, Udalak proposamenak aurkeztera animatu nahi ditu herritarrak, eta gogorarazi nahi die ez dagoela prozesuan parte hartzeko mugarik. Horrenbestez, amurrioarren batek ideia gehiago baldin baditu, prozesurako ezarritako kanalen bitartez aurkez ditzake (www.amurriokoekin.eus webgunean, udaletxean jarritako postontzietan, Kultur Etxean edo kiroldegian).

AmurriokoEKIN proiektuan, amurrioarrek erabaki ahal izango dute zertan inbestitu 200.000 euro 2017an eta beste 200.000 euro 2018an.

AmurriokoEKIN: irekita dago proposamenak aurkezteko epea

Dagoeneko irekita dago Amurrioko Udalak abian jarri duen AmurriokoEKIN aurrekontu parte-hartzaileen prozesurako proposamenak aurkezteko epea. Fase hau azaroaren 15ean hasi zen eta 2017ko urtarrilaren 15ean amaituko da.

Aurkeztutako ideiek inbertitzea izan behar dute xede, eta udal-eskumeneko proposamenak izan behar dute. Pertsona bakoitzak nahi adina proposamen aurkez ditzake; hauek dira bete beharreko baldintza bakarrak: Amurrion erroldatuta egotea eta 16 urte beteta edukitzea.

Hainbat kanal prestatu dira herritarrek prozesuan beren ideiak txerta ditzaten, denak erraz erabiltzeko modukoak. Batetik, buzoiak jarri dira Kiroldegian, Kultur Etxean eta udaletxean. Beste aukera bat da proposamena online egitea, webgune honetan: www.amurriokoekin.eus.

Horrez gain, abenduaren 16an eta 23an informazio-puntuak jarriko dira San Anton merkatuaren inguruan, herritarrek proiektuari buruz izan ditzaketen zalantzak argitzeko; proposamenak puntu horietan ere aurkeztu ahal izango dira.

AmurriokoEKIN 2017ko eta 2018ko aurrekontu parte-hartzaileen inguruko udal-ekimen bat da, Amurrioko Udalak martxan jarritakoa, eta lau fase izango ditu. Lehenengoan, proposamenak aurkezteko epea irekiko da; bigarrenean, Udaleko teknikariek jasotako proposamenen bideragarritasuna aztertuko dute; hirugarrenean, lehentasunak ezarriko dira proposamenen artean, hainbat bilera irekiren bidez; eta, azkenik, laugarren fasean herri-bozketa egingo da.
img-20161118-wa0004

Amurrioko Udalak AmurrioKOEKIN jarri du martxan: partaidetza-aurrekontuen proiektua

postits1Amurrioko herritarrek erabakiko dute herri-bozketaren bidez 2017an 200.000 euro eta 2018an beste 200.000 euro zertara bideratu.

Prozesuak lau fase nagusi izango ditu. Lehenengoan, herritarrek eta hainbat elkartek hurrengo bi urteetarako inbertsio-proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte. Bigarrenean, Udalak proposamenen bideragarritasuna aztertuko du. Hirugarrenean, proposamen asko badaude, gutxi batzuei lehentasuna eman beharko zaie, azken fasera proposamenen kopuru zehatzago bat eramate aldera. Eta laugarren fasean, ideia finalisten herri-bozketa egingo da.

Azaroaren 9an prozesua herritarrei aurkeztuko zaie, Katekesiaren areto nagusian, arratsaldeko 18:30ean. Proiektuaren xede nagusia da udalerriko herritarrek udal-aurrekontuaren zati bati buruz eztabaidatzea eta erabakitzea.

Prozesura bideratutako aurrekontua (200.000 euro 2017rako eta 200.000 euro 2018rako), inbertsioen kapituluari dagokio. Hortaz, Udalak Amurrion eraiki edo erosi ditzakeen udalaren eskumeneko egitasmoak aurkeztu ahal izango dira. Eskuduntzako auziak direla eta, prozesutik kanpo geratuko dira Administrazio Batzordeetako inbertsio-proposamenak.

Amurrion erroldatutako 16 urte edo gehiagoko pertsona orok parte hartzeko aukera izango du, eta proposamenak 2016ko azaroaren 15etik 2017ko urtarrilaren 15era aurkeztu ahal izango dira.

Pertsona bakoitzak nahi beste egitasmo helarazi ahal izango dizkigu bideratutako ereduari jarraikiz. Horretarako, honako bide hauek erabili ahal izango ditu: postontziak (Udalean, kiroldegian eta Kultur Etxean daude), online (www.amurriokoekin.eus), posta elektronikoa (partehartzea@amurrio.eus) edo udaletxean arratsaldeko 18:30ean honako egun hauetan egingo diren gaikako saioetan:

Gaia Data
Gizarte Ongizatea eta Berdintasuna 2016/11/15
Kultura, Jaiak, Kirola eta Euskara 2016/11/16
Ekonomiaren Sustapena 2016/11/22
Gazteria, Hezkuntza eta Kooperazioa 2016/11/23
Hirigintza eta Ingurumena 2016/11/29

Auzoetan ere egingo dira saioak; bando bidez egingo dira jakinarazpenak. Halaber, kiroldegian eta merkatu egun batzuetan informazio-karpa bat jarriko da, eta bertan proposamenak aurkezteko laguntza eskainiko da.

Azkenik, prozesua gertuagotik jarraituko duen lantaldean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Leire Zuazo Partaidetzako teknikariarekin Udaleko telefonora deituz (945 891 161)