4. FASEA: HERRI-BOZKETA
2017ko maiatza eta ekainean egingo da fase hau eta bertan, Amurrioko biztanleek finalistak izan diren proposamenen artean AMurriorako interresgarrienak edo beharrezkoenak diren proposamenak aukeratu ahal izango dituzte.
Lehenego fasean bezala, Amurrion erroldatua eta 16 urte edo gehiago dituen edonork parte hartu ahal izango du. Pertsona bakoitzak behin bakarrik bozkatu ahalko du.
Ondoko bideetatik bozkatu ahal izango da:
- Postontziak: Udaletxean, Kiroldegian eta Kultur Etxean egongo direnak.
- On-line: bozketarako sortuko den atalean.
- Posta elektronikoa: bozkatzeko formularioa bete ostean partehartzea@amurrio.eus helbidera bidaliz.
Fase hau bukatzean, bozka gehien jaso dituen proposamenak lortuko dira.