3. FASEA: PROPOSAMENAK LEHENESTEA

Fase hau 2017ko apirilean garatuko da eta aurreko fasea bukatu ostean prozesuan jarraituko duten proposamen kopuruak baldintzatuko du.

Helburua, bukaerako fasera proposamen kopuru mugatua eramatea da (4. Fasea). Beraz, proposamen kopuru handia izanez gero, horien artean lehentasunak ezarri beharko dira. Proposamen kopurua txikia bada (adibidez, 20 baino gutxiago badira), ordea, ez da beharrezkoa fase hau aurrera eramatea.

Horretarako, prozesurako espreski sortutako Talde Eragileak (bertan 2-3 udal teknikari, elkarteetako ordezkariak eta norbanakoak daude) lehentasunak ezarri ahal izateko, kontuan izan beharreko irizpideak definituko ditu.

Behin irizpideak zehaztuta, saio irekiak egingo dira, nahi duen edonork parte hartu ahal izango duena. Saio horietan, aurretik zehaztu diren irizpideak aplikatuko dira.  Horrela, proposamen finalistak lortuko dira.

TALDE ERAGILEAREN LAN-SAIOAK