2. FASEA: PROPOSAMEN BIDERAGARRITASUNA AZTERTZEA
2017ko urtarrila eta martxoaren artean, Udalak jasotako proposamenen bideragarritasuna aztertuko du.
Azterketa horretan ondokoa bermatu beharko da. Proposamenak…
- Udal eskumenekoak direla.
- Inbertsioetarako direla.
- Teknikoki gauzatu daitezkeela.
- Proposamenek ez dutela gainditzen prozesurako gordeta dagoen zenbatekoa (200.000 € 2017an eta beste 200.000 € 2018an).
- Ez doazela Osasuna, euskara, ekitate edo jasangarritasunaren kontra.
Fase hau bukatzean, jasotako proposamen guztien azterketak argitaratuko dira eta bertan adieraziko da zeintzuk jarraitzen duten aurrera prozesuan eta zeintzuk ez.