1. FASEA: PROPOSAMENAK AURKEZTEA

Fase honetan, herritarrek edota elkarte eta eragileek udal eskumenekoak izanik, Amurriorako inbertsio-proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte. Eskumen kontuak direla eta, Administrazio Batzarretarako inbertsioak ez dira prozesu honetan sartuko.

Proposamenak Amurrion erroldatuta eta 16 urte edo gehiago dituen edonork aurkeztu ahal izango ditu. Era berean, elkarte eta kolektibo ezberdinek ere aurkezteko aukera dute, beti ere, harremanetarako aipatutako ezaugarriak betetzen dituen persona baten datuak jarriz.

Proposamenak aurkezteko epea 2016ko azaroaren 15etik 2017ko urtarrilaren 15era arte egongo da zabalik.

Ez dago proposamenak aurkezteko mugarik. Pertsona edo eragile bakoitzak nahi beste proposamen aurkeztu ditzake.

Proposamenak aurkezteko eredu bat dago eta bide hauetatik aurkeztu ahal izango dira:

  • Postontziak: Udaletxean, Kiroldegian eta Kultur Etxean jarriko direnak.
  • On-line: ondoko esteka
  • Posta elektronikoa: eredua bete ostean partehartzea@amurrio.eus helbidera bidaliz.
  • Saio irekiak: gaika eta auzoka.

Proposamenak aurkezteko epea bukatzean, jasotako proposamen guztien informazioa argitaratuko da.

TALDE ERAGILEAREN LAN-SAIOAK