ZER egin behar dut parte hartzeko?

Oso erraza da, zutabe bakoitzetik gustukoen dituzun 3 proposamenak bakarrik aukeratu behar dituzu (6 guztira). Horretarako, X batez markatu behar dituzu hautatutako proposamenak.

OSO GARRANTZITSUA: pertsona bakoitzak behin bakarrik parte har dezake bozketa-fase honetan (ezinbestekoa da datu pertsonalak ematea udal-erroldarekin egiaztatzeko)

NORK har dezake parte?

Amurrion erroldatuta dagoen eta 16 urte edo gehiago dituen edozein pertsona..

NOIZ eman dezaket botoa?

Bozkatzeko epea 2022ko martxoaren 3tik 18ra bitartekoa da.

NON aurkeztuko dut nire botoa?

Bozketarako eredu bat dago, eta hainbat bide jarriko dira horiek aurkezteko:

  • Postontziak: udaletxea, kiroldegia eta kultur etxea.
  • On-line, www.amurriokoekin.eus webgunearen bidez.
  • Aurkezpen orokorreko saioan, martxoaren 3an, 18: 30ean, udaletxean.
  • San Anton inguruan, martxoaren 4an, 11n eta 18an.

Nire botoa eman dut, ORAIN ZER?

Herritarren aldetik laguntza handiena jaso duten proiektuak horretarako bideratutako partiden kontura gauzatzen direnak izango dira, aurrekontua agortu arte.