1.FASEA. PROPOSAMENAK AURKEZTEA
Amurrioko Udalak “AmurriokoEKIN” prozesua jarriko du martxan 2019an 215.000 € eta 2020an beste 215.000 € zertan inbertitu aukeratu dezazun.
- 2019: 200.000 € (5.000€ko baino aurrekontu handiagoa duten proposamenentzako) 15.000€ (5.000€ko baino aurrekontu txikiagoa duten proposamenentzako)
- 2020: 200.000 € (5.000€ko baino aurrekontu handiagoa duten proposamenentzako) 15.000€ (5.000€ko baino aurrekontu txikiagoa duten proposamenentzako)
Fase honetam, herritarrek edota elkarte eta eragileek udal eskumenekoak izanik, Amurriorako inbertsio-proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte. Eskumen kontuak direla eta, Administrazio Batzarretarako inbertsioak ez dira prozesu honetan sartuko.
Aurtengo prozesuan EZ DIRA AINTZAT HARTUKO aurreko urteko prozesuan irabazi zuten proposamenen ildoko proposamenak: jolas guneak eta argiteri publikoa.
Proposamenak Amurrion erroldatuta eta 16 urte edo gehiago dituen edonork aurkeztu ahal izango ditu. Era berean, elkarte eta kolektibo ezberdinek ere aurkezteko aukera dute, beti ere, harremanetarako aipatutako ezaugarriak betetzen dituen persona baten datuak jarriz.
Proposamenak aurkezteko epea 2018ko apirilaren 10etik 2018ko maiatzaren 8ra arte egongo da zabalik.
Ez dago proposamenak aurkezteko mugarik. Pertsona edo eragile bakoitzak nahi beste proposamen aurkeztu ditzake.
Proposamenak aurkezteko eredu bat dago eta bide hauetatik aurkeztu ahal izango dira:
- Postontziak: Udaletxean, kiroldegian eta kultur etxean jarriko direnak.
- On-line: ondoko esteka
- Posta elektronikoa: eredua bete ostean partehartzea@amurrio.eus helbidera bidaliz.
- Kaleetan jarriko diren karpeetan
Proposamenak aurkezteko epea bukatzean, jasotako proposamen guztien informazioa argitaratuko da.