4. FASEA. HERRI-BOZKETA
2018ko abenduan egingo da fase hau eta bertan, Amurrioko biztanleek finalistak izan diren proposamenen artean Amurriorako interresgarrienak edo beharrezkoenak diren proposamenak aukeratu ahal izango dituzte.
Lehenego fasean bezala, Amurrion erroldatua eta 16 urte edo gehiago dituen edonork parte hartu ahal izango du. Pertsona bakoitzak behin bakarrik bozkatu ahalko du.
Ondoko bideetatik bozkatu ahal izango da:
- Postontziak: Udaletxean, Kiroldegian eta Kultur Etxean egongo direnak.
- On-line: bozketarako sortuko den atalean.
- Posta elektronikoa: bozkatzeko formularioa bete ostean partehartzea@amurrio.eus helbidera bidaliz.
- Aurkezpen saio-orokorrean: abenduak 17, 18:30etan Udaletxean
Fase hau bukatzean, bozka gehien jaso dituen proposamenak lortuko dira.
NOLA bozkatu behar da?
Pertsona bakoitzak gustuko dituen 3 proposamen aukeratu behar ditu zutabe bakoitzean. 6 guztira. Horretarako, “X” batekin adierazi behar da zeintzuk diren aukeratutakoak. Bozkatzeko txartelak Amurrioko etxebizitza guztietara bidaliko dira. Era berean, bozka-txartelak eskuragarri egongo dira postontziak jarriko diren udal instalazioetan.
GARRANTZITSUA!
Petsona bakoitzak behin bakarrik bozkatu dezake (ezinbestekoa da datu pertsonalak ematea egiaztatzeko). Pertsona bakoitzak nahitaez 3 proposamen aukeratu behar ditu zutabe bakoitzean (3, 5.000€ baino aurrekontu handiagoa dutenen artean eta 3, 5.000€ baino aurrekontu txikiagoa dutenen artean). Ez bada horrela egiten ez da kontuan hartuko bozka.