3. FASEA. PROPOSAMENAK LEHENESTEA
Fase hau 2018ko azaroan garatuko da eta aurreko fasea bukatu ostean prozesuan jarraituko duten proposamen kopuruak baldintzatuko du.
Helburua, bukaerako fasera proposamen kopuru mugatua eramatea da (4. Fasea). Beraz, proposamen kopuru handia izanez gero, horien artean lehentasunak ezarri beharko dira.
Horretarako, prozesurako espreski sortutako Talde Eragileak (bertan 2-3 udal teknikari, elkarteetako ordezkariak eta norbanakoak daude) lehentasunak ezarri ahal izateko, kontuan izan beharreko irizpideak definitu ditu.
- Proposamena orekatua da bere aurrekontua eta onura eskaintzen dien erabiltzaile kopuruaren artean?
- Proposamenak eragina du zerbitzu soziokulturalen eta kirol zerbitzuen hobekuntzan?
- Proposamenak erdialdearen eta auzoenarteko bizi-kalitatea orekatzera bideratuta dago?
Lehenestea saio ireki baten bitartez egingo da, nahi duen edonork parte hartu ahal izango duena. Saio horietan, aurretik zehaztu diren irizpideak aplikatuko dira. Horrela, proposamen finalistak lortuko dira.