4. FASEA: PROPOSAMEN FINALISTEN BOZKETA

2022ko martxoa

AURREKONTU PARTE-HARTZAILEEN BOZKETA FASEA IREKI DA AMURRIOKOEKIN

Proiektu irabazleak aukeratzeko herri-bozketa martxoaren 3tik 18ra egingo da, eta Amurrion erroldatuta dauden 16 urte edo gehiagoko herritar guztiek parte hartu ahal izango dute.

Nabarmentzekoa da pertsona bakoitzak behin bakarrik eman ahal izango duela botoa, eta, horretarako, boto-eskubidea erabiltzen duten pertsonen datu pertsonalak eskatuko dira. Gainera, botoa baliozkoa izan dadin, taldeko bakoitzaren hiru proposamen markatu beharko dira boto-orrian: 3 proposamen > 48.000 €eta 3 proposamen < 48.000 €.

Herri-bozketara aurkezten diren 32 proposamenak lehenespen-fasean hautatu zituzten 2021eko abenduaren 1eko saio irekira joan zirenek.

Proposamen finalistak kontsulta ditzakezu eta zure botoa on-line utzi.

Botoa emateko hautestontziak dauden udal-instalazioetan ere egongo dira boto-txartelak.

Hauek dira bozketak egiteko bideak:

  • Postontziak Kultur Etxean, Bañueta Kiroldegian eta Udaletxean
  • On-line: www.amurriokoEKIN.eus
  • San Anton inguruan, martxoaren 4, 11 eta 18an
  • Aurkezpen orokorreko saioan: martxoaren 3an, 18: 30ean, udaletxean.