1. FASEA: PROPOSAMENAK AURKEZTEA

2021eko urriaren 20tik azaroaren 2ra

Amurrioko Udala 2010ean hasi zen udal-aurrekontuei buruzko informazio- eta sentsibilizazio-prozesu batekin, eta 2016an amaitu zen, aurrekontu parte-hartzaileen proposamen bat diseinatuz eta abian jarriz. Proposamen hori bi ediziotan garatu da orain arte: 2017-2018ko aurrekontu parte-hartzaileak, 2016an eta 2017an garatuak, eta 2019-2020ko aurrekontu parte-hartzaileak, 2018-2019an garatuak.

Amurrioko Udalak “AmurriokoEKIN” prozesu berri bat jarri du abian, 2022an 215.000 €eta 2023an 215.000 €zertan inbertitu erabakitzeko.

  • 2022: 215.000 € (48.000 €-tik beherako aurrekontua duten proposamenetarako).
  • 2023: 215.000 € (48.000 eurotik gorako aurrekontua duten proposamenetarako).

Fase honetan, Amurrioko herritarrek eta hainbat elkarte eta taldek Amurrioko inbertsioetarako udal-eskumeneko proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte; hau da, Udalak eraiki, berritu edo eros dezakeena.

Ez dago proposamenen mugarik. Pertsona edo kolektibo bakoitzak nahi dituen proposamen guztiak aurkez ditzake. Prozesu honetan aintzat har daitezkeen herritarren proposamenek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Amurrioko Udalaren eskumena izatea (inbertsio publikoak).
  • Teknikoki bideragarriak izatea.
  • Urte bakoitzerako ezarritako gehienezko aurrekontuaren barruan sartzea, eta ezin izango da 215.000 eurotik gorakoa izan.
  • Interes orokorrekoa izatea, ez pribatua. Proposamen guztiek, elkarteek, eskola-komunitateek edo beste kolektibo batzuek egindakoak barne, zalantzarik gabe interes orokorrekoak izan beharko dute. Adibidez, ikastetxe bateko jolastokian inbertsioak egiteko baldintza izango da jolastoki hori herritarrei irekitzea eskola-ordutegitik kanpo, eta jolastokia kokapen geografiko jakin batean egotea.
  • Proposamenak errespetatu egin behar ditu gobernu-taldeak ezarritako mugak, kalterik ez eragiteko: ekitatea, euskara, osasuna eta iraunkortasuna.

Amurrion erroldatutako eta 16 urte edo gehiago dituen edonork aurkez ditzake proposamenak. Elkarteek eta kolektiboek ere proposamenak aurkez ditzakete, aipatutako ezaugarriak betetzen dituen harremanetarako pertsona bat adierazita.

Proposamenak aurkezteko epea 2021eko urriaren 20tik azaroaren 2ra arte izango da.

Proposamenak aurkezteko eredu bat gaituko da, eta honako bide hauen bidez aurkeztu ahal izango dira:

  • Postontziak: postontziak jarriko dira udaletxean, kiroldegian eta kultur etxean.
  • Herrilaguntzaileei parte hartzeko aldian entregatuz.
  • On-linewebgune honen bidez.
  • Posta elektronikoz: inprimakia beteta bidali partehartzea@amurrio.eus helbidera.

Proposamenak aurkezteko epea amaitzen denean, jasotako proposamen guztiei buruzko informazioa argitaratuko da.