Amurriokoekin: Balorazio fasea

Categories: Sin categoría

Amurriokoekin aurrekontu parte-hartzaileen prozesua bukatu ondoren, ezinbestekoa da ondo atera diren eta hobetu daitezkeen gauzei buruzko hausnarketa egitea. Hori dela eta, aurrekontu parte-hartzaileen edizio hau bukatzeko, Udala prozesua baloratzen ari da bertan parte hartu duten pertsona guztiekin, hau da, teknikariekin, politikariekin eta herritarrekin.

Balorazio horren bitartez, prozesuaren indarguneak eta ahulguneak identifikatu nahi dira, aurrekontuen gainean erabakitzeko eredu horrek sortzen duen interesa eta konfiantza areagotzen jarraitzeko.

Hori dela eta, galdetegi labur bat jarriko da herritarren esku, prozesuaren hainbat alderdiri buruzko galderekin.

ONLINE GALDETEGIRA SARTZEKO HEMEN SAKATU

Galdetegia paperean ere eskuratu ahal izango da, ohiko tokietan, 2017/10/16ra arte.

  • Kultur Etxea
  • Kiroldegia
  • Udaletxea

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi partehartzea@amurrio.eus helbidera.

Leave a Reply