AMURRIOKOEKIN PROIEKTUAK 100 PROPOSAMEN BAINO GEHIAGO DITU. AURKEZTU DUZU ZUREA?

Categories: Sin categoría

Aurrekontu parte-hartzaileak osatzeko AmurriokoEKIN prozesuan 100 proposamenetik gora bildu dira proiektuaren lau faseetako lehenengoan. Udalak jarri zuen martxan AmurriokoEKIN orain dela aste batzuk, eta herritarrek ondo hartu dute proiektua, ideien ekarpenari buruzko datuetatik ondorioztatzen denez.

Proposamenak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 15a da. Hala, Udalak proposamenak aurkeztera animatu nahi ditu herritarrak, eta gogorarazi nahi die ez dagoela prozesuan parte hartzeko mugarik. Horrenbestez, amurrioarren batek ideia gehiago baldin baditu, prozesurako ezarritako kanalen bitartez aurkez ditzake (www.amurriokoekin.eus webgunean, udaletxean jarritako postontzietan, Kultur Etxean edo kiroldegian).

AmurriokoEKIN proiektuan, amurrioarrek erabaki ahal izango dute zertan inbestitu 200.000 euro 2017an eta beste 200.000 euro 2018an.

Leave a Reply