2. FASEA. PROPOSAMENEN BIDERAGARRITASUNA AZTERTZEA

2018ko urrian, Udalak jasotako proposamenen bideragarritasuna aztertuko du.

Azterketa horretan ondokoa bermatu beharko da. Proposamenak…

  • Udal eskumenekoak direla.
  • Inbertsioetarako direla.
  • Teknikoki gauzatu daitezkeela.
  • Proposamenek ez dutela gainditzen prozesurako gordeta dagoen zenbatekoa
  • Ez doazela Osasuna, euskara, ekitate edo jasangarritasunaren kontra.
  • Ez dira aintzat hartuko aurreko urteko prozesuan irabazi zuten proposamenen ildoko proposamenak: jolas guneak eta argiteri publikoa

Fase hau bukatzean, jasotako proposamen guztien azterketak argitaratuko dira eta bertan adieraziko da zeintzuk jarraitzen duten aurrera prozesuan eta zeintzuk ez.